Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BlackDays

30/05/2008 GMT 1

Baby Charles

blackdays @ 13:35

Egin klik eta entzun talde funky interesgarri hau.

Ni kezkatzen hasiko nintzateke honek dantza egiteko gogorik pizten ez badizu. It's funky time!

Joxemari.

www.babycharles.co.uk/audio/

12/05/2008 GMT 1

The Hives

blackdays @ 21:10

BIBA LA JUERGA!!!!!!!!!!!!

Joxemari.

11/04/2008 GMT 1

Rebeca Jimenez

blackdays @ 17:23

Atzo gauean, erdi lotan, TVEko “No disparen al pianista” saioa ikusten ari nintzela, bertan agertu zen artista berri batek arreta jarri arazi zidan telebistan. Ez dut gustokoegia saio hau, zuzeneko musika saioak eskaintzen dituen arren, gaiak oso azaletik jorratzen dituela iruditzen zaidalako, baina tira, tarteka artista interesgarriak ezagutzeko ongi etortzen da.

Rebeca Jimenez da bera. Segovian jaioa 1975ean. Rocka da bere eremua nahiz eta bere ibilbidean eremu gehiagotan ere aritua den. Emakumezko ahots polita du eta tarteka bere ahots polita urratu gisara ere erabiltzen du. Gitarra, baju, bateria eta berak jotzen duen pianoaz lagundurik, rock doinu gozoak taularatzen ditu, letra intimo eta esanguratsuak baliatuz, Rebecari berari gertaturiko istorioak kontatzeko, nahiz eta berak argitu, abesti guztietako protagonista ez dela bera.

Bere eraginen artean, Bob Dylan, The Band, Rolling Stones, Rufus Wainwright, Norah Jones etab aipatzen ditu besteak beste.

Artista berria dela esan dudan arren, bere ibilbidea ez da hain motza. Disko bakarra du bakarlari modura, baina talde eta proiektu anitzetan ibilia da Rebeca. Bere lehen taldea Rosebud izan zen eta bertan rock eta blues kantuak jotzen zituzten Madrilgo tabernetan. Ondoren “Shaky Carmine” pelikulan hartu zuen parte, bere bizitzako ilusio handienetako bat betez. Madrid de los Austrias taldearekin ere bi disko kaleratu zituen, musika elektronikoa egiten zuten. Soulsugar taldeko partaide ere izan zen, elektronika eta soul musikak nahasten zituen taldea. Azkenik Quique Gonzalezek animatuta hasi zen bere kantuak idazten eta orain dela gutxi kaleratu berri du bere lehen diskoa, “Todo llegará” izenekoa.

Bere web orrian jartzen duenez diskoa maiatzaren 20an jarriko da salmenta puntuetan. Dena dela bere myspacean badaude adibide politak neska interesgarri hau ezagutzen joateko.

Kuriositate modura aipatzeko, Lucía Jimenez aktorearen ahizpa dugu Rebeca.

Egin klik behean ipini dudan bideoan edo begiratu bere myspacean eta ezagutu Rebeca, merezi du eta.

Joxemari.

www.rebecajimenez.com
profile.myspace.com/index.cfm?fuseaction=user.viewprofile&friendid=195404864


BOB DYLAN EDO MUDDY WATERS?

blackdays @ 08:26

Apirilak 9,asteazkena, gauean etxean afaltzen ari nintzen ETB 2 ko Teleberria ikusiz. Halako batean Bob Dylanek ekainaren 25ean Iruñako zezen plazan emango duen kontzertuaren berri eman zuten. Berri horrekin batera, Dylanen ibilbide artistikoa modu oso laburrean azaldu zuten. Hau da, bere hasierako garaietatik gaur egunerainoko lanak oso gainetik aztertuaz. Bi abesti azpimarratu zituzten, "blowind in the wind" eta "like a rolling stone". Azken honen inguruan rockaren munduan egin den abesti borobilena dela esateaz gain, "The Rolling Stone" taldeak bere izena abesti horretatik hartu zuela esan zuten. Hori ordea ez da egia.

Lehenik eta behin, aipatutako abestia 1966an kaleratu zen eta ordurako jada "jagger/richards" bikotea eta gainontzeko taldekideak (Brian Jones ahaztu gabe noski, bera izan baitzen taldea sortu zuena) urte batzuk baitzeramatzaten musika munduan. Beraz, ezinezkoa da taldeak abesti horretatik izena hartzea.

Maiestate satanikoek beren izena Muddy Watersen "rolling stone blues" abestitik hartu zuten. Ikus dezazuen abesti horren bideotxo bat ipini dizuegu.

Irakurri eta ikusten dutenei balioko dielakoan agurtzen gara.

Ondo izan.

18/03/2008 GMT 1

It's a long way to the top

blackdays @ 17:02

Gure blogari nire lehen aportazioa egingo diot gaurko honetan. Ac/dc taldea ezaguna dugu denok eta berauen bideo bat jarriko dut.

Bideoa asko gustatzen zait. Ac/dc taldearen espiritua erakusten duelako. Rock n' rolla kalean, gordin gordin eta kasu honetan, ezin hobeto sarturiko gaitaz lagundua.

Blog hau ikusi duzunerako bideo hau ezagutuko duzu ia ziur. Dena dela, lehendik ezaguna bazenuen edo gaur ezagutuko baduzu, egin klik linkean eta GOZATU!!

Joxemari.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!