Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BlackDays

Artxiboa: Urria 2008

10/10/2008 GMT 1

Little Steven

blackdays @ 14:04

Kaixo

Lehengoan irratia entzuten ari nintzela izan nuen web orri honen berri eta interesgarria iruditu zitzaidanez hemen ipintzen dut.

Onezkero denok ezagutuko duzue Steven Van Zandt (Little Steven bere ezizena da). Bruce Springsteenekin E Street Bandean jotzen du gitarra, baina ez pentsa hori bakarrik egiten duenik. Musika talde anitzen produktorea da eta Los Soprano seriean agertzen da Silvio Danteren paperean. Horietaz aparte, lan gehiago ere egiten ditu.

Besteak beste, irratiko programa bat egiten du, bertan, berak aukeratutako "garage rock" abestiak ipintzen ditu.

Behean jarri dizuedan webguneak, azken urteetan, berak egindako programak biltzen ditu. Bertan bat aukeratu eta entzun daiteke, zein abesti diren ere agertzen da "playlist"ean sakatu ezkero.

Gozatu eta ezagutu talde berri zein zaharrak Little Stevenen eskutik, berak honetaz badaki eta zerbait...

www.littlestevensundergroundgarage.com

Joxemari.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!