Jack White-en feelinga
Kaixo
Lehengo batean entzun nuen irratian Jack Whitek (The White Stripes, The Raconteurs,...) zioela, The White Stripesen abesti guztiak bluesa zirela. Blues gordin gordina.
Ez naiz abestiei etiketa jarri zalea baina, The White Stripesen abestiak pixka bat aztertzea nahikoa da oinarrian bluesa dela konturatzeko (erabiltzen dituzten akordeak, abesti askoren estruktura etab ikusi besterik ez dago). Bluesa pixka bat ezagutu eta maite dugun gehienok uste dut ados egongo garela Jack Whitekin horretan.
Dena dela adierazpen hori entzun eta egun batzuk beranduago bideo hau aurkitu nuen sarean. Hemen The Raconteurs, bere beste taldearekin ageri zaigu. Eta benetan harrigarria da jartzen duen sentimendu edo feelinga Blue Veins abestia interpretatzeko garaian. Seguru aski ez da izango munduko gitarra jotzailerik hoberena, baina teknikoki bera baino hobeagoak diren askok nahiko lukete Bluesa honek bezala sentitu.
Ikusi bideoa eta gozatu. Hori bai, kalitatea ez da oso ona eta bolumena baju xamarra du.
Zorionez, feelinga ez da entrenatuta lortzen den zerbait...
Joxemari.

Zabaldu
del.icio.us