Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BlackDays

11/04/2008 GMT 1

Rebeca Jimenez

blackdays @ 17:23

Atzo gauean, erdi lotan, TVEko “No disparen al pianista” saioa ikusten ari nintzela, bertan agertu zen artista berri batek arreta jarri arazi zidan telebistan. Ez dut gustokoegia saio hau, zuzeneko musika saioak eskaintzen dituen arren, gaiak oso azaletik jorratzen dituela iruditzen zaidalako, baina tira, tarteka artista interesgarriak ezagutzeko ongi etortzen da.

Rebeca Jimenez da bera. Segovian jaioa 1975ean. Rocka da bere eremua nahiz eta bere ibilbidean eremu gehiagotan ere aritua den. Emakumezko ahots polita du eta tarteka bere ahots polita urratu gisara ere erabiltzen du. Gitarra, baju, bateria eta berak jotzen duen pianoaz lagundurik, rock doinu gozoak taularatzen ditu, letra intimo eta esanguratsuak baliatuz, Rebecari berari gertaturiko istorioak kontatzeko, nahiz eta berak argitu, abesti guztietako protagonista ez dela bera.

Bere eraginen artean, Bob Dylan, The Band, Rolling Stones, Rufus Wainwright, Norah Jones etab aipatzen ditu besteak beste.

Artista berria dela esan dudan arren, bere ibilbidea ez da hain motza. Disko bakarra du bakarlari modura, baina talde eta proiektu anitzetan ibilia da Rebeca. Bere lehen taldea Rosebud izan zen eta bertan rock eta blues kantuak jotzen zituzten Madrilgo tabernetan. Ondoren “Shaky Carmine” pelikulan hartu zuen parte, bere bizitzako ilusio handienetako bat betez. Madrid de los Austrias taldearekin ere bi disko kaleratu zituen, musika elektronikoa egiten zuten. Soulsugar taldeko partaide ere izan zen, elektronika eta soul musikak nahasten zituen taldea. Azkenik Quique Gonzalezek animatuta hasi zen bere kantuak idazten eta orain dela gutxi kaleratu berri du bere lehen diskoa, “Todo llegará” izenekoa.

Bere web orrian jartzen duenez diskoa maiatzaren 20an jarriko da salmenta puntuetan. Dena dela bere myspacean badaude adibide politak neska interesgarri hau ezagutzen joateko.

Kuriositate modura aipatzeko, Lucía Jimenez aktorearen ahizpa dugu Rebeca.

Egin klik behean ipini dudan bideoan edo begiratu bere myspacean eta ezagutu Rebeca, merezi du eta.

Joxemari.

www.rebecajimenez.com
profile.myspace.com/index.cfm?fuseaction=user.viewprofile&friendid=195404864


Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!